Haur bat zendu da Beasainen, gurasoen autoak harrapatuta
BEASAIN. Gurasoek ikusi ez ibilgailuaren atzean zegoela, eta bi urteko haur bat hil zen herenegun iluntzean Beasainen (Gipuzkoa), familiako autoak azpian harrapatuta. Etxe ondoan maniobra bat egiten ari zen gurasoetako bat lur orotarako auto batekin, eta, lehen zantzuen arabera, umea ez zuen ikusi. Ertzaintza ikertzen ari da zehatz zer gertatu zen. Harrapatu eta gutxira hil zen umea, 2 urtekoa. Gurasoak ere artatu behar izan zituzten larrialdi zerbitzuek, nerbio krisiak jota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu