Haur baten aita eta aitona zigortu ditu Iruñeko epaitegi batek, irakasle bati «mehatxu» egiteagatik

Akusatuek salatu dute irakasleak besotik heldu ziola haurrari bortizki, eta atzamarka egin ziola. Epaileak 18 hilabeteko zigorra ezarri die, baina ez dira kartzelara sartuko.

Nafarroako justizia jauregia, Iruñean. IÑAKI PORTO / EFE
Nafarroako Justizia Jauregia, Iruñean. IÑAKI PORTO / EFE
2024ko apirilaren 18a
11:30
Entzun

Iruñeko 4. Zigor Epaitegiak 18 eta 6 hilabeteko espetxe zigorra ezarri die eskola publiko bateko ikasle baten aitari eta aitonari, hurrenez hurren, irakasle bat «hertsatzea eta mehatxatzea» leporatuta. Fiskaltzak eta defentsak akordioa erdietsita, auzipetuek ez dute kartzelan sartu beharko.

Epaian esplikatzen denez, bi gizonak ikastetxean azaldu ziren 2023ko urriaren 10ean, eta irakaslea zegoen ikasgelara sartu ziren. Han, «asaldura handiz eta oihuka» oldartu zitzaizkion hezitzaileari: «Zera egozten zioten, goiz hartan besotik heldu ziola ikasleari eta atzamarka egin ziola besoan». Ebazpenaren arabera, haurraren aitak «arrazista» esan zion irakasleari, eta bultza egin zion, eta aitona «tonu erasokorraz» mintzatu zitzaion, eta esan zion «aise txikitzen zituela bera bezalako harroputzak».

Ikaslearen aitak 18 hilabeteko espetxe zigorra onartu zuen epaiketaren hasieran, irakaslea «hertsatzea» eta «atentatua» leporatuta —irakaslea funtzionario publikoa baita—. Aitonari, berriz, sei hilabeteko espetxealdia ezarri diote, mehatxu delitu batengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.