sansebastianak

Haur danborradak hartu ditu Donostiako kaleak

Festa lehertu da Donostian; haur danborradak hartu ditu kaleak, eta Pedro Subijanari eman diote Urrezko Danborra.   [berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2302/[/berriatb]

Gauerdian lehertu da festa Donostian. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
2015eko urtarrilaren 20a
08:40
Entzun

Gauerditik aurrera 15.000 heldu eta 5.500 haur baino gehiago atera dira San Sebastian egunean danborradan. Kalean, baina, igandean entzun ziren lehen danbor hotsak. Hainbat danbor jole Konstituzio plazan elkartu ziren erabakitzeko eskubidearen alde, eta Gure Esku Dago dinamikaren kanta jo zuten.

Guztira, 128 izango dira aurten helduen konpainiak, eta 50 haurrenak. Auzoz auzo, Altzan eta Intxaurrondon hamabost konpainia aterako dira, Amaran eta Loiolako Erriberan beste hamabost, Antiguan hemezortzi, Erdialdean 24, Grosen 22, Loiolan, Egian eta Martutenen hamar eta Parte Zaharrean 23.

Ohi bezala, Gaztelubide elkarteak eman dio hasiera festari, gauerdian, Konstituzio plazan. Irutxuloko Hitza-k sukaldari txanoak banatu dituIkurrina aurten Jatorra danborradak igo du. “Danborrada hau erretiratutako pertsonek osatzen duten bakarra da, eta pertsona adindunek agerian utzi digute festa egin eta festaz gozatzen dutela; horregatik eskaini diegu ikurrina igotzeko ohorea, eta beraiek, nola ez, poz-pozik hartu dute gonbita”, adierazi zuen Juan Karlos Izagirrek iragarpena egin zuenean.

Urrezko danborra Pedro Subijana sukaldiariak jaso du, eta Araoz Gaztetxo abesbatzak eta Easo eskolaniak Antzinako Donostiako martxa kantatuko dute Konstituzio plazan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.