Haur eskolan istripua izan du ume batek, eta zainketa intentsiboen unitatean dago

Ezbeharra izan zen haur eskola. BERRIA.
Erredakzioa
Iruñea
2012ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Ume batek istripua izan du Tafallako (Nafarroa) haur eskola batean, eta larri dago, Iruñeko Ospitale Guneko zainketa intentsiboen unitatean. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, haurrak 3 urte ditu. Atzo, 11:30 aldera, haur eskolako langileek konorterik gabe aurkitu zuten umea. Burua patioko hesiko bi barra lodiren artean zeukan sartuta. Larrialdietara deitu, eta suhiltzaileak eta Nafarroako Ospitale Guneko larrialdietako talde bat hara joan ziren. Haurra bere onera ekartzeko maniobrak egin ostean, ospitalera eramanzuten, oso larri. Arnasa hartzeko laguntza behar zuen. Pediatriako zainketa intentsiboen unitatean ospitaleratu zuten umea. Foruzainek ikerketa abiatu dute zer gertatu den argitzeko. Besteak beste, haur eskolako arduradunekin bildu ziren atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.