Haur ezinduen hezkuntza eskubidea aldarrikatu dute
GASTEIZ. EAEko Ezinduen Ordezkarien Elkarteak ezintasunak dituzten haurren hezkuntzarako eskubidea aldarrikatu du. «Ez dugu egoki ikusten haur horiek ikastetxe berezituetara joan behar izatea. Gure apustua haur horiek ohiko hezkuntza sisteman integratzea da». Horretarako ezinbestekoa ikusten dute ikastetxeen egokitzapena, irakasleen prestakuntza eta legediaren aldaketa. Ezinduen Nazioarteko Eguna izan zen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu