GIZARTEA

Haur jaio berri bat lapurtu du andre batek Donostian

Ordu bat geroago topatu ditu Donostiako Udaltzaingoak emakumea eta umea, egoera onean.

2012ko irailaren 25a
12:53
Entzun

Andre batek haur jaio berri bat eraman du Donostia Ospitaletik 06:30 aldera, umearen gurasoak lo zeuden bitartean. Amaren senidea zela esanez lortu zuen umearengana iristea eta hura eramatea. Taxi batean ihes egin du emakumeak, Herrera auzorantz.

Taxi gidariei abisua eman diete gertatutakoaz, eta taxian zela entzun du mezua haurrarekin ihes egin duen emakumeak. Abisua entzun bezain azkar jaitsi da andrea taxitik. Donostiako udaltzainek ordubetera topatu dituzte andrea eta jaio berria, egoera onean, udaletxetik gertu. Udaletxean bertan atzeman dute andrea.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak baieztatu du egoera onean zegoela haurra, eta emakumea sarri eraman behar izan dutela Donostia Ospitaleko psikiatria zerbitzura. Taxi gidariak ziurtatu duenez, uneoro ongi tratatu du andreak haurra: "Bere benetako ama zirudien".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.