haur lapurtuen auzia

Haur lapurtuen auzia ikertzeko batzordea osatu dute Eusko Legebiltzarrean

Mertxe Agundez (PSE-EE) izango da batzordeko burua, Roberto Blanco (PP) presidenteordea eta Maribel Vaquero (EAJ) idazkaria.

2012ko martxoaren 22a
15:59
Entzun

Eusko Legebiltzarrean haur lapurtuen auzia ikertzeko batzordea osatu dute gaur, legebiltzarreko alderdi guztien babesarekin. Mertxe Agundez (PSE-EE) izango da batzordeko burua, Roberto Blanco (PP) presidenteordea eta Maribel Vaquero (EAJ) idazkaria.

1940. eta 1990. urteen artean lapurtutako haurren kasuak eta legez kanpoko adopzioak aztertuko ditu batzordeak.

Batzordearen osaketa zehazteko bileraren ondoren, Agundezek azaldu du batzordearen helburua lapurtutako haurren kasuei irtenbidea ematea dela, baina ohartarazi du ez dela "itxaropen faltsurik" egin behar.

Batzordeko kideak datozen egunetan bilduko dira, lanerako egutegia zehazteko.

Legebiltzarrak otsailaren 16an onartu zuen batzordea sortzea, aho batez.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.