Eduardo Torres-Dulce Espainiako fiskal nagusiak iragarri du haur lapurtuen auzian fiskal koordinatzailea izendatuko dutela fiskaltzetan jasotako eginbideak bateratu eta herritarren auzi eskeak erantzuteko helburuarekin. Ikerketa bide berriak irekitzen ere lagunduko duela esan du fiskal nagusiak.
Torres-Dulcek adierazi du fiskaltzak "berehalako erantzuna" eman behar diola auziari. Horrela, Espainiako Estatuaren, erkidegoen eta agintarien elkarlana eskatu du, ikerketak aurrera ateratzeko "ezinbestekoa" delako.