Ikerketa hasteko adina zantzu ez dagoelakoan, atzera bota dituzte ume lapurtuen aferan jarritako bederatzi salaketa. Efe albiste agentziaren arabera, Gipuzkoan ustezko 121 kasuren berri daukate auzitegiek, baina horietako bederatzi dagoeneko artxibatu dituzte. Gipuzkoan jarri dute salaketa gehien. Beste 50 Bizkaian ipini dituzte, eta Araban, 31. SOS Haur Lapurtuak elkarteak asteon jakinarazi du dozena bat kasutan eskatu dutela umeak egon beharko luketen hilkutxak zabaltzeko. Orain arte ireki dituzten hirurak hutsik azaldu dira. Egoera horretan gero eta salaketa gehiago biltzen ari direla jakinarazi dute elkarteek.
Paperik ez egotea da ikerketak hasteko zailtasunetako bat. Abortuen agiriak falta dira, eta horiek aurkitzea da orain lehentasuna. Uste dute 2001ean desagertu zirela abortuei buruzko agiriak, erregistroa lekuz aldatu zutenean.
Haur lapurtuen auziko bederatzi salaketa atzera bota dituzte, zantzurik ez eta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu