Haur lapurtuen kasuetan EHUren DNA bankua erabiltzeko eskaria
GASTEIZ. Lapurtutako haurren kasuak argitzeko EHUren DNA bankua erabili ahal izatea eskatu du EAk. «Ez da nahikoa laguntza psikologikoa ematearekin. Neurri eraginkorrak behar dira desagertzeak argitzeko, eta hau horietako bat da», adierazi du Juanjo Agirrezabala legebiltzarkideak. Gainera, iragarri du Eusko Legebiltzarraren hurrengo bilkuran auzi horren inguruan dituen asmoei buruz galdetuko diola Idoia Mendia Justizia sailburuari. Oraingoz, 70 kasu salatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu