Legazpiko (Gipuzkoa) gizon batek urte bateko espetxe zigorra bete beharko du haur pornografiarekin zerikusia duten 932 artxibo izatea egotzita.
Fiskaltzak zortzi urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat, eduki pornografikoko artxiboak izateaz gain Interneten bidez zabaldu zituela uste zuelako. Hala ere, sarean eduki horiek ez zituela zabaldu egiaztatzen duten frogak aurkeztu ditu defentsak eta beraz, Gipuzkoako Auzitegiak zigorra apaldu eta urtebeteko espetxealdira kondenatu du akusatua.
gizartea
Haur pornografia artxiboak izateagatik, urtebeteko zigorra ezarri diote Legazpiko gizon bati
Eduki horiek Interneten bidez ez zituela zabaldu egiaztatzeko frogak aurkeztu ditu defentsak, ondorioz fiskaltzak eskatutako zortzi urteko zigorra apaldu egin du epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu