Sexu abusuak

Haur pornografia darabilelakoan atxilotu dute euskal herritar bat AEBetan

Bermea ordainarazita, aske utzi dute: 100.000 dolar. Abuztuaren 25ean epaituko dute.

2014ko abuztuaren 18a
20:22
Entzun

Jose Maria Ardanaz Ezkurdia 31 urteko irakaslea atzeman dute AEB Amerikako Estatu Batzuetako poliziek. Haur pornografia edukitzea eta Interneten hedatzea leporatu diote. Epailean aurrean deklaratuta, aske utzi dute, 100.000 dolarreko bermea ordainarazita. Abuztuaren 25ean epaituko dute. Bigarren graduko bost delitu larri egotzi dizkiote.

Nafarroakoa da Ardanaz sortzez, eta Utah-eko eskola batean (Parley's Park oinarrizko eskolan) aritzen da irakasle, gaztelania irakasten. Hiru urterako lanerako baimen bat eskuratuta dago bertan.

Umeen aurkako krimenak Interneten ikertzen dituen Poliziaren atala ohartu zen bideoak trukatzeko Interneteko zerbitzu batean ezarri zuela haurren pornografia edukiak zituen bideo bat. Arrasto horri segituz atzeman dute.

Haren etxera sartuta, disko gogorretan haur pornografiadun bost bideo aurkitu dituztela esan dute. Abuztuaren 9an atxilotu zuten, eta epaileari aitortu zion bazituela bideo horiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.