Gasteizko udaltzainek 75 urteko gizon bat atxilotu dute, ustez adingabe bati sexuaren truke dirua eskaintzeagatik eta etxean haur pornografiaren materiala izateagatik.
Atzo miatu zuten gizonezkoaren etxea, eta pornografiarekin lotutako argazkiak eta bideoak topatu zituzten, Udaltzaingoak esan duenez.