gizartea

Haur pornografiarekin lotuta gazte bat atxilotu dute Bilbon

Espainiako Poliziak operazio berean beste lau lagun atzeman ditu Espainian eta Herrialde Katalanetan.

2010eko abenduaren 24a
16:45
Entzun
Espainiako Poliziak 29 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, haur pornografiarekin zerikusia duelakoan. Operazio berean Espainian (Madrilen eta Malagan) eta Herrialde Katalanetan (Bartzelonan eta Palma Mallorcan) beste lau pertsona atzeman ditu.

Poliziak esan du urtebete zeramala kasua ikertzen, eta atxilotuei atzemandako argazki eta bideoetan adintxikikoak "sexu gehiegikeriak pairatzen" azaltzen direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.