Haur pornografiaren aurkako operazioa egin dute Nafarroan
IRUÑEA. Haur pornografia partekatzen aritzen zirelakoan, 112 pertsona atxilotu dituzte Europako hainbat herrialdetan; Nafarroan ere atxilotuak izan direla jakinarazi du Poliziak. Espainiako Poliziak egin du operazioa Euskal Herrian. Jakinarazi dute informatikan adituak zirela atxilotuak, eta lantokietan hurbil izaten zituztela adingabeak. Umeak ageri diren material pornografiko hori nork sortu zuen ari dira aztertzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu