Ertzaintzak 33 urteko gizon bat atzeman zuen atzo Donostian, emaztea aurpegian jo eta eskaileretan behera botatzea egotzita. Biktima haurdun dago, eta bizilagunek deitu zuten larrialdietara gertakariaren berri emateko. Polizia eta anbulantzia bat joan ziren; erietxeratu egin zuten emakumea. Erasotzailea ihes egiten ahalegindu zen auto batean.
Genero indarkeriari lotutako beste hiru kasutan ere esku hartu du Ertzaintzak. Aretxabaletan (Gipuzkoa), 34 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, bikotekideari labanarekin mehatxu egin ziolakoan. Bilbon, 49 urteko gizon batek lo zegoen emaztea jo zuen ustez. Barakaldon (Bizkaia), 37 urteko gizon batek bikotekide ohiari eraso egin zion ustez.
Bi sententzia ere kaleratu zituzten atzoko egunez. Epaileak urtebeteko zigorra ezarri dio Lizarrako (Nafarroa) 65 urteko gizon bati, 2009an emakume bati sexu gehiegikeriak egin izana leporatuta. Ezingo du harengana hurbildu. Bergaran (Gipuzkoa), berriz, bi hilabetean komunitatearen aldeko lanak egitera zigortu dute gizon bat, 9 urteko alaba leihotik botako zuela mehatxu egin baitzion emazteari.
Haurdun dagoen emaztea jo duelakoan, gizon bat atxilotu dute Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu