Haurdun dagoen emaztea jotzea egotzita, gizon bat atxilotu dute Gasteizen

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen, ustez emazteari tratu txarrak emateagatik. Biktima haurdun dago. Atzo goizaldean izan zen atxiloketa, Aranbizkarra auzoan. Bizilagun batek eman zien abisua ertzainei, eta bikoteak auzora bertaratu zirenean biktima «oso urduri» topatu zuten. Azaldu zienez senarrak jo egin zion. Ustezko erasotzaileak ere zauriak zituen esku batean, Ertzaintzak berri eman duenez. Biktima erietxera eraman zuten. Bestalde, Nafarroan lau gizon atxilotu dituzte azken egunetan genero indarkeria delituak egotzita. Hiruri tratu txarrak ematea egozten diete, eta besteari urruntze agindua apurtzea.Zangotzan, Iruñean, Tuteran eta Andosillan izan dira atxiloketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.