Emakumeen kontrako indarkeria
Haurdun dagoen neskalaguna erasotzeagatik gizon bat atxilotu dute Tolosan
Ertzantzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo gauean Tolosan, 21:30ak inguruan. Haurdun dagoen emakumea bere gizarte-laguntzailearekin telefonoz ari zelako hasi zen mehatxuka gizona, eta etxetik alde egiteko maletak egiten ari zenean gizonak eraso egin zion, buruan eta bizkarrean hainbat kolpe emanaz. Erasotuaren etxera Ertzantza hurbiltzean F.J.H.H. atxilotu zuen, eta epailearen eskuetan utzi zuen.
Ertzantzak gizona atxilotu zuenean, etxean bere 14 urtetako semea zegoen. Semea familiako etxe batere eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu