GASTEIZ. Atzotik, nahi dutenean eta nahi adina denboran atera ahalko dira umeak Hego Euskal Herrian; beraz, orain arte ezarritako ordutegia kendu diete. Horrez gain, kirola egiteko mugak ere kendu dituzte. Kirol ez-profesionalari dagokio neurria, eta, aurrerantzean, nahi adina denboraz egin ahalko da.
Hondartzei lotutako erabakiak ere hartu dituzte: udalek aukera izango dute sartzeko mugak ezartzeko, denborari eta hondartzazale kopuruari dagokienez. Ziurtatu egin beharko dute hondartzetan bi metroko tartea aintzat hartzen dela. Beraz, hondartzazale bakoitzak lau metro koadroko lekua eduki beharko du, eta horren arabera kalkulatu beharko dute udalek zenbat pertsona egon ahalko diren hondartzetan aldi bakoitzean, eta itsasaldien arabera. Udalek ezingo dute kobratu hondartzetan sartzeko, baina mugatu ahalko dute zenbat denbora egon ahalko den bisitari bakoitza hondartzan.
Koronabirusa
Haurrak, ateratzeko mugarik gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu