Festak

Haurrak jabetu dira danborradaz

Donostian eta Azpeitian (Gipuzkoa) umeen danborradak egin dira eguerdian, San Sebastian egunean.

2007ko urtarrilaren 20a
16:14
Entzun
Sansebastianak Euskal Herriko hainbat txokotan ospatzen diren arren, dagoeneko festa horren bereizgarri bihurtu diren danborrada ezagunenak Donostian eta Azpeitian egiten dira. Bart gauerdian hasi dira batean zein bestean danbor hotsak, eta gaurko eguna amaitu arte Sarriegiren doinuen erritmora ibiliko dira.

Gainera, bi lekuetan umeen danborradak egin dira eguerdian, aurten eguraldi ona lagun zutela. 4.500 partaide izan ditu Donostiakoak eta txikiagoa izan arren, ehunka batzuk bildu dira Azpeitikoan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.