Hezkuntza

Haurren %9,4 baino ez dute matrikulatzen A ereduan EAEn

EAE Euskal Autonomi Erkidegoan gurasoek hezkuntz eredu elebidunen aldeko apostu garbia egin dutela azaldu du gaur Anjeles Iztueta Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. Hain zuzen ere, 3tik 5 urtera bitarteko umeen %9,4 baino ez dituztela A ereduan matrikulatu nabarmendu du —hau da, euskara ikasgai soil den ereduan—. Hego Euskal Herrian gaur hasi da ikasturte berria.

2003ko irailaren 8a
13:37
Entzun
Unibertsitateaz aparteko hezkuntzan, EAEko ikasleen %47 D ereduan matrikulatu dituzte aurten; %22,8 B ereduan, eta %32,8 A ereduan. Datu horiek aintzat hartuta, EAEko familiek euskararen aldeko aukera nabarmena egin dutela adierazi du Anjeles Iztueta sailburuak. Ikasturte berriaren hasiera dela eta, Donostiako ikastetxe batean izan da gaur goizean Iztueta, eta kazetariekin bildu da han.

Hurrengo helburua, irakaskuntza hirueleduna iristea dela esan du sailburuak; hau da, etorkizunean 16 urteko gazteak euskaraz, gazteleraz zein ingelesez komunikazeko gai izango direla bermatzea.

EAEn 535 eskola publiko daude, eta 136.003 ikasle eta 17.620 irakasle biltzen dituzte. Kontzertatuak, berriz, 334 dira, eta 151.871 ikasle eta 11.744 irakasle dituzte.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez ezik, Nafarroan ere gaur hasi dute ikasturtea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.