•Zer dira? Haur edo nerabearen garapenean zein osasun fisiko edo psikikoan eragin dezaketen ekintzak edo omisioak hartzen dira tratu txartzat. Sailkapen teorikoa egon arren, praktikan molde bat baino gehiago pairatu ohi dute umeek.
AKTIBOA
•Tratu txar fisikoak: kolpeak, erredurak... Haurrari lesio fisikorik edo gaixotasunik eragin diezaiokeen edozein ekintza.
•Sexu abusua: umea sexu jardueretan parte hartzera behartzea, jarduerok ulertzen ez dituenean, eta, beraz, onartzeko gaitasunik ez duenean: bortxaketa, ukituak, masturbazioa, pornografia, genitalak erakustea... Berez, tratu txar fisikoen barruan daude sexu abusuak, baina ezaugarriak eta ondorioak bestelakoak dira; Bizkaiko Foru Aldundiak, adibidez, berariazko programa bat du abusuok jasandakoekin lan egiteko.
•Tratu txar emozionala: haurraren kontrako hitzezko indarkeria etengabea: irainak, gutxiespena, arbuioa, mehatxuak, bakartzeak, apaltzeak...
•Bestelakoak: haurrak delituak egiteko edo eskean ibiltzeko erabiltzea, lan esplotazioa...
PASIBOA
•Arduragabekeria fisikoa: elikadura, janzkera, higiene, gainbegiratze, zaintza mediko, hezkuntza eta etxearen garbitasun zein segurtasunaren arloetan, haurraren oinarrizko beharrizanak ez betetzea.
•Arduragabekeria emozionala: umearekiko axolagabekeria; haren adierazpen emozionalei (barrea, negarra) edo interakzio zein hurbilketa ahaleginei ez erantzutea. Gurasoak banatzen direnean halako tratu txarrek gora egiten dutela ohartarazi dute adituek, haurren instrumentalizazioaren ondorioz.
•Bestelakoak. Seme-alaben jokaera kontrolatzeko gurasoen gaitasunik eza handitzen ari da; ondorio izan dezake nerabeek indarkeriaz jardutea, baita aita-amen aurka ere.
Haurren aurkako tratu txar motak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu