Ikastolen sareari dagokionez, 2003ko datuekin alderatuta % 11.37 egin du gora aurrematrikulazioak. Iaz hiru urteko 466 haurrek eman zuten izena, aurten, aldiz, 519k. Iruñerrian % 23koa izan da igoera. San Ferminen 136 haur aurrematrikulatu dira, Jason 70 eta Paz de Zigandan 97. Orotara, ikastola hauetan 303 ikaslek eman dute izena, iaz baino 53k gehiago. Hiru ikastola horiek 225 ikasle hartzeko gaitasuna dute, beraz, 78 kanpoan geldituko dira. NIEko Pello Mariñelarenak gogoratu du administrazioari dagokiola gurasoen borondatea betetzea haien seme-alabentzat nahi duten ereduari dagokionez. Iruñerrirako ikastola berria egiteko aukera aztertzen ari da NIE (Nafarroako Ikastolen Elkartea).
Sare publikoari dagokionez: iaz 1115 haurrek eman zuten izena, aurten, aldiz, 1186k. Igoera, beraz, % 6koa da. Iruñean eta Iruñerrian nabarmenagoa izan da igoera: 647 haur iaz, 747 aurten. % 15eko igoera. Azpimarratzekoak dira halaber, ondoko ikastetxeetako datuak:Txantreako Patxi Larrainzarkoa (iaz 47 ikasle, aurten 88), Burlatako Ermitaberri (43tik 68ra igaro da aurrematrikulazioan) eta Barañaingo Alaitz (33tik 52ra). NIZEko (Nafarroako ikastetxe publikoetako zuzendaritzen elkartea) Iñaki Anduezak ere erran du administrazioak baliabideak jarri behar dituela dagoen eskaerari erantzuna emateko.
Hezkuntza
Haurren herenak D ereduan ikasiko du Nafarroan
Nafarroan ikasleen aurrematrikulazio datuak eman dituzte gaur. Euskaraz ikasiko duten haurren kopurua urtez urte gora doa eta aurten D ereduko aurrematrikulazioak % 30eko muga gainditzea lortu du. Herrialde horretan A ereduak (euskara ikasgai gisa duena) % 25a biltzen du. Honek esan nahi du, haur guztien erdiak baino gehiagok ikasterakoan euskararekin harremana izango duela Nafarroan. Ikastolen Elkarteak eta sare publikoko Sortzen elkarteak eman dituzte datu horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu