Luis Intxauspe Arozamena Hernaniko alkatea izanen da, gaurtik aurrera, Udalbiltzako lehendakari berria. Gaur goizean, Atarrabiako Kultur Etxean eginiko nazio batzarrean aukeratu dute, ia aho batez: 107 aldeko boto eta abstentzio bakarrarekin. Elkarrizketa egin dio BERRIAk, eta segidakoak dira, bihar argitaratuko denaren aurrerapen gisa, hark esandako batzuk:
- "Espero dugu hautetsien biltzar hau pluralagoa eta aberatsagoa izatea, alderdien akordioak direla medio".
- "Aztertu behar dugu zein den gure egitekoa independentziari buruzko galdeketetan. Hurrengo hilabete eta urteetan, erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak aktibatuko dira udalerrietan".
- "Orain, nahi dugu behingoz prozesu judizialak amaitzea, gobernuak Udalbiltza instituzio zilegi eta legezko gisa aitortzea eta bakean eta lanean uztea".