Haustura hidraulikoaren egitasmoaren bilakaera

2012ko urriaren 7a
00:00
Entzun

URTE BATEKO PROZESUA

2011ko urriaren 15a. Patxi Lopez lehendakariak jakinarazi zuen Arabako lurpean EAEko gas kontsumoa 60 urtez asetzeko adina gas dagoela.

2011ko urriaren 28a. Bernabe Unda Industria sailburuak esplorazioa 2012ko lehen hiruhilekoan hasiko zela azaldu zuen.

2011ko abenduaren 13a. Arabako Fracking Ez plataforma sortu zuten.

2011ko abenduaren 23a. Gasteizko Udalak errekurtsoa aurkeztu zuen zundaketen ingurumen eraginari buruzko azterketa eskatzeko.

2012ko urtarrilaren 5a. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi zuen Arabako gasak merkatuan 30.000 milioi euro balio duela.

2012ko urtarrilaren 9a. Arabako Fracking Ez egitasmoaren aurkako 650 alegazio baino gehiago aurkeztu zituen.

2012ko urtarrilaren 25a. Instituzio Arteko Batzordea eratu zuten zundaketen kalteak zaintzeko.

2012ko maiatzaren 4a. Eusko Jaurlaritzak Naturaren Legea aldatu zuen, eta, horren bidez, babestutako naturguneetan ere zundaketak egiteko modua jarri zuen.

2012ko ekainaren 6a. Subilla Arabako zundaketen eremua Gasteizko Mendietako Natur Parkearen eremuaren barruan dagoela jakinarazi zuten.

2012ko ekainaren 7a. Eusko Jaurlaritzak hiru urtez atzeratu zituen haustura hidraulikoaren garapenari buruzko erabakiak, baina esplorazio zundaketei eutsi egin zien.

2012ko ekainaren 23a. Euskal Herriko eta Espainiako fracking-aren aurkako plataformak bildu ziren, eta lankidetzarako ildoak proposatu zituzten.

2012ko irailaren 20a. Gasteizko Udalak Subilla Arabako bi putzuen baimena ukatu zuen, maiatzaren 7an zundaketei buruz eskatutako informazio osagarria ez ziotelako eman.

2012ko urriaren 6a. Fracking-aren aurkako Euskal Herriko eta Espainiako elkarteek manifestazioa egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.