HAUTAGAIAK

2019ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
EH Bildu

Joseba Asiron. 1962an jaioa, Iruñeko Mañueta karrikan. Artearen historia ikasi zuen Zaragozako Unibertsitatean, eta San Fermin ikastolan klaseak eman ditu urte luzez. Duela lau urte, irakaskuntza utzi zuen hauteskundeetara aurkezteko. Alkate izan da lau urtez. Hainbat liburu idatzi ditu, eta Iruñeko historia handi zein txikiak ondo ezagutzen ditu.

Navarra Suma

Enrique Maia. 1959an jaio zen, Montevideon, Uruguain. Oso haur zelarik etorri zen Iruñera. Arkitekto da ogibidez. 1984tik udal arkitekto izan zen, eta 1999an Iruñean zaharberritze bulegoan hasi zen lanean, 1999an, Barcinaren agintaldian, Etxebizitza atala zuzendu zuen arte. 2011ko agintaldian, Iruñeko alkate izan zen, eta oraingo oposizioburu izan da.

Geroa Bai

Itziar Gomez. 1965ean jaioa, Iruñean. Psikologia ikasi zuen, EHUn. Ibilbide luzea egin du politikan. 1991ko legealdian HBko parlamentari izan zen, baina alderdia utzi zuen 1995ean. Aralarren sorrera bultzatu zuen, baina, hamar urte geroago, Nafarroa Bai-2011 taldea hautsi ondotik, Gomezek Geroa Baren alde egin zuen. Legealdi hasieran, udal gobernutik at egotea erabaki ondotik, 2017an Hiri Segurtasuna eta Udaltzaingoa gidatzeko ardura hartu zuen.

PSN

Maite Esporrin. 1959an jaio zen, Logroñon. Ogibidez erizain da. 1998an, PSNn afiliatu zen. Hainbat aldiz izan zen Iruñeko hautetsi, lehen aldiz 1999ko legealdian, PSNk Barcinari agintaldia eman zionean. 2007tik PSNko eledun izan da Iruñeko Udalean.

Aranzadi-Equo

Andoni Romeo. 1961ean jaio zen, Villafrancan. Gizarte Lan arloko ikasketak ditu, eta Emausko Trapuketarietan lan egin du, bazterketa sozialaren aurkako fundazioko zuzendaritzan.

Ezkerra

Edurne Egino. 1959an jaio zen, Elgoibarren. Medikuntza ikasketak ditu, eta osasun publikoan aditua da. Osasun kudeaketako teknikari izan da Osasunbidean. Bi legealdiotan Ezkerrako hautetsi izan da. Udal gobernuko kide izan da, iazko uztaileko haustura arte. Dimisioa eman zuen.

Ahal Dugu

Gaxan Sad Irisarri. 1981ean jaio zen, Nablusen, Zisjordaniako iparraldean, Palestinan. Aita palestinarra du, ama iruindarra, eta haur zela gertutik ezagutu zuen lehen Intifada. Zortzi urterekin, Euskal Herriratu egin zen. NUPen, Lan Harremanen ikasketak egin zituen. Ahal Dugu-ko primarioak irabazi zituen zerrendaburu izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.