Hautagaiekin aurrez aurre hitz egiteko aukera izango da gaurtik

Donostiako Garoa liburu dendan egingo dute #BirraBat ekimena. Elkarrekin Podemoseko hautagai Pili Zabala izango da galderak erantzuten lehena.

Hautagaiei galderak egiteko aukera izango du nahi duenak Donostian. BERRIA
2016ko irailaren 12a
14:16
Entzun

Eztabaida bultzatzea eta herritarrei euren zalantzak argitzeko aukera ematea. Horixe Donostiako Garoa liburu dendak antolatutako #BirraBat ekimenaren helburua. Asmo horrekin alderdietako ordezkariak gonbidatu dituzte datozen egunetan bertara. Haien lana izango da hainbat gai nagusiren inguruan —kultura, hizkuntza, ekonomia, ingurumena, osasuna, subiranotasna eta bakea— herritarrek egiten dizkieten galderak erantzutea.

Elkarrekin Podemoseko hautagai Pili Zabala izango da bertaratzen direnen zalantzak argitzen lehena. Datozen egunetan, berriz, Borja Senper joango da PPtik, Maddalen Iriarte EH Bildutik eta Idoia Mendia PSE-EEtik. Antolatzaileek iragarri dutenez, Arantza Tapia ere (EAJ) joatekoa da, baina data zehazteke dute.

"Siglarik eta gorbatarik gabeko ekitaldiak antolatu nahi genituen, alderdi eta hautagai nagusien programak ezagutu, baina ohiko klixeak bazterrean utzita", zehaztu du Garoa kolektiboko kide Eneko Agirrek.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.