Bere esanetan, "bizikidetza markoaren eta hauteszerrenda bateratuen inguruan dauden proposamen ugariak direla-eta, une interesgarria bizi dugu. Honek, guk dioguna indartzen du, positiboa den trantsizio prozesu batean gaudela, alegia".
Josu Jon Imaz EBBko buru izendatzeaz, Fernandezek uste du "pertsonen aldaketak egoeren aldaketa" dakarrela. "Salbuespenak salbuespen, pertsona bakoitzak lidertza postu batean bere marka uzten du eta horrek ondorioak ditu".
PP alderdian"Rajoy ez da Aznar bezalakoa izango" Elkarriko koordinatzailearen arabera, eta, nahiz eta ez jakin aldaketa nondik etorriko den, ziurtzat jo du aldaketak egongo direla etorkizunean. "Alderdi politiko batek ezin dio besteekiko inkomunikazioari eutsi" bere iritziz. "Berandu baino lehen halako jarrera itxiek hausturak ekarriko dituzte alderdi politikoen baitan". Ildo horretan, nahiz eta PPk ez parte hartu Elkarrik bultzatutako Bake Konferentzian, aurrerantzean bien arteko komunikazio bideak ireki daitezela desio du Fernandezek.
Ezker abertzalearen proposamena
Hautagaitza bateratuaren "eskaintza aintzat hartzeko modukoa" dela dio Elkarrik
Jonan Fernandez Elkarriko koordinatzaileak ezker abertzaleak Espainiako martxoko hauteskunde orokorretarako hautagaitza bakarraren inguruan egindako "proposamena aintzat hartzeko modukoa" dela adierazi du. "Eztabaidatua eta kontutan hartua izatea merezi du, gatazkaren irtenbidea bilatzen dituzten beste batzuk bezala" esan du, Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu