Martxoaren 16an jakinarazi zuten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeek zein zerrenda hartu zituzten aintzat. Ondoren, akats formalak zuzentzeko egun batzuetako epea izan dute hautagaitzek; besteak beste, EAEko Berdintasun Legeak ezartzen dituen baldintzak betetzeko zenbait aldaketa egin behar izan dituzte zerrendetako zenbaitek. Horiek guztiak konponduta, Hauteskunde Batzordeek atzo aldarrikatu zituzten zeintzun diren baldintzak betetzen dituzte eta beren iduriko bozetan parte hartzeko aukera duten hautagaitzak. Bizkaian 13 dira eta Araban eta Gipuzkoan 11; haien artean daude AGren zerrendak.
Nolanahi ere, bi eguneko epea zabaldu da orain zerrendak inpugnatu ahal izateko. Espainiako Gobernuak iragarri du AGren zerrenden aurka egingo duela Estatu abokatuaren bidez. Candido Conde Pumpido Espainiako Fiskal nagusiak ere hasia du AGren hautagaitzak inpugnatzeko bidea.
Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki behar du inpugnazio horiei buruz, eta martxoaren 25 eta 26 ditu horretarako. Ondoren, 27an eta 28an babes helegitea aurkeztu ahal izango da Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, baina, nolanahi dela, martxoaren 31rako hartu behar du epaitegi horrek behin betiko erabakia.
EAE-ko hauteskundeak
Hautagaitzak aldarrikatu dituzte hauteskunde batzordeek, eta bi eguneko epea zabaldu da inpugnazioak aurkezteko
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeek atzo aldarrikatu zituzten Eusko Legebiltzarreko bozetan parte hartzeko oniritzia jaso duten hautagaitzak, eta gaur argitaratu ditu EAEko Buletin ofizialak. Horrenbestez, bi eguneko epea zabaldu da zerrenda horien aurka inpugnazioak aurkezteko. Espainiako Gobernuaren iragarri du Estatu abokatukaren bidez AG Aukera Guztiak-en aurka egingo duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu