EAE-ko hauteskundeak

Hauteskunde Batzordeak debekatutako manifestaziorako deialdia mantendu du Batasunak

Batasunak manifestazioa deitu zuen gaurko, 20:00etan Donostian legez kanporatzearen aurka. Manifestazioa debekatu egin du ordea Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, “beharrezkoak diren bitarteko guztiak” erabiliko dituzte manifestazio hori egin ez dadin. Hala ere, Batasunak jakinarazi duenez, manifestazioa eta ondorengo ekitaldia egin egingo dituzte.

2005eko apirilaren 2a
17:21
Entzun
Legez kanporatzeen aurka manifestazio deialdia egina du Batasunak gaur 20:00etarako, Donostian, eta gero, ekitaldi politikoa ere egitekoak dira. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ordea, Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak debekatu egin ditu manifestazioa eta ekitaldia.

Hala ere, Batasunak manifestazio deialdiari eutsi egiten diola jakinarazi du, eta 20:00an Donostiako Bulebarrean izango direla.

Zer gertatuko den ikusteko dago, izan ere, Herrizaingo Sailak, manifestazioa egin ez dadin "bitarteko guztiak" erabiliko dituela jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.