HEDABIDEAK

Hauteskunde emaitzez TVEk eginiko jarraipena kritikatu du etxe horretako albistegien batzordeak

Nabarmendu du EH Bilduko lehendakarigai Laura Mintegiren agerraldia hasi eta berehala eten zuela emanaldia, eta laugarren indarra izan den PPko lehendakarigai Antonio Basagoitiren hitzei lehentasuna eman ziela.

2012ko urriaren 23a
23:39
Entzun

TVEko albistegi batzordeak ohar bat argitaratu du Espainiako telebista kate publikoak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzen gainean egin zuen jarraipenaz. Hain zuzen, batzordeak kritikatu du Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiaren agerraldia hasi eta berehala etetea seinalea eta lehentasuna ematea PPko hautagai Antonio Basagoitiri.

Batzordeak oroitarazi du bigarren indarra izan dela EH Bildu, PP laugarren alderdia izan dela eta, "objektiboki", interes informatibo gehien pizten zuena Mintegiren agerraldia zela. Basagoiti lehenetsita, TVEk "agerraldien denborak eta ordenak izan behar duten proportzionaltasun eta objektibitate printzipioak baztertu zituen", albistegi batzordearen esanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.