Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidente eta UPNko buruzagiak atzo egindako eskaintzari erantzunez, hauteskunde ondorengo hitzarmenez mintzatzeko goiz dela oraindik esan du Fernando Puras PSNren hautagaiak. Nolanahi ere, gobernua eratzeko baldintza gisa Nafarroa eta EAEren arteko organo komuna eratzea ez duela onartuko nabarmendu du.
Nafarroaren "interes orokorrak" hala eskatuz gero, maiatzeko foru hauteskundeen ondoren gobernua PSNrekin eratzeko prest zegoela iragarri zuen atzo Miguel Sanz Nafarroako presidenteak, UPNk orain arte izan duen politikan nolabaiteko itzulia eginez.
Hauteskunde ondorengo hitzarmenez eta gobernua eratzeko aukeraz hitzegiteko oraindik "goizegi" dela iritzi dio, berriz, Fernando Puras PSNren hautagaiak. Onda Cero irratian egin dioten elkarrizketan ez du gai horretan sakondu nahi izan, baina argi utzi du Nafarroako hurrengo gobernua eratzeko baldintza gisa ez duela onartuko Nafarroa eta EAEren artean organo komun bat eratzea. Nafarroa Bai koalizioak egin dezakeen eskaerari buruz ari zen.
Purasek argi utzi du organo hori eratzearen kontra dagoela, nahiz eta "inguruko erkidegoekin" harreman onak izatearen alde agertu den. Nafarroa EAErekin batzeko aukera, berriz, burutik pasa ere ez zaiola egin azpimarratu du.
Politika
Hauteskunde ondorengo hitzarmenez mintzatzeko "goiz" dela dio Purasek
Gobernua eratzeko baldintza gisa Nafarroa eta EAEren arteko organo komuna eratzea ez duela onartuko nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu