Hauteskunde programa

2012ko irailaren 23a
00:00
Entzun
AUKERA BERDINTASUNA

Laikotasuna. Erlijioari lotutako elkarteetako finantzaketa eta sinbologia leku publikoetatik kenduko ditu koalizioak.

Herritarren parte hartzea. Dinamika parte hartzaile bat lortzeko, akordio nazional bat egingo du, eta euskal herritarren eskubide politiko eta zibilak bermatzeko formulak bilatuko ditu.

Politika feminista. Indarkeria sexistaren aurkako zuzendaritza Lehendakariordetzan jarriko du, eta indarkeria sexista borrokatzeko lan mahai bat sortuko du.

Sexu aniztasuna eta gazteria. Sexu aniztasunaren eta askatasunaren legea eta Euskal Gazteriaren lege berria egingo ditu.

ASKATASUNAK

Giza eskubideak. Frankismoaren biktimen errolda bat, giza eskubideen urraketen biktimei arreta emateko bulego bat, eta Giza Eskubideen Plan bat abiatuko ditu.

Justizia. Jurisdikzio eskumen oro Euskal Herriko justizia organoei esleitzea nahi du, baita Justizia Auzitegi Nagusia prozesu guztien azken instantzia izatea eta Euskadiko Botere Judizialaren Kontseilua sortzea ere.

Espetxe politika. Presoen duintasuna errespetatuko duen espetxe politika berri bat sustatu nahi du; Europako iparraldeko espetxe ereduak ezarri eta espetxe sistema antolatzeko eskumena eskuratu nahi du.

Herritarren segurtasuna. Polizia ereduari buruzko eztabaida zabala egin eta desmilitarizazioa lortu nahi du koalizioak. Inkomunikazioa debekatuko du.

JUSTIZIA SOZIALA

Enpleguaeta Etxebizitza. Enplegua banatzeko, lanorduak gutxitzea eta gutxieneko soldata 1.075 euroan ezartzea proposatu du. Etxebizitzarako eskubidea unibertsaltzat joko duen lege bat diseinatuko du.

INDUSTRIA

Bestelako eredua. Industria, Garapena eta Berrikuntzan (I+G+B) inbertituko du, garapen sozioekonomikoa lortzeko. Produkzio dibertsifikatzea handitu, enpresa txiki eta ertainen modernizazioa eta garapena bultzatu, garapen endogeno iraunkorra sustatu eta enplegua sortzeko egitura funts bat abian jarriko du.

ELIKADURA

Elikadura burujabetza. Elikadura burujabetza eta sektorearen iraunkortasuna ahalbidetuko duen legedia abiatuko du.

Merkataritza. Hurbileko hiri merkataritza txikia eta ertaina ezartzeko zerga alorreko neurriak sustatu eta saltokien ordutegiei buruz onartutako dekretua bertan behera utziko du.

KIROLA

Euskal kirol eredua. Kalitatezko kirol praktikarako sarbidea eta kirola egiteko baldintza duinak herritar orori eskainiko dizkio. Euskal selekzioen ofizialtasun osoa lortzeko lan egingo du, eta Dopinaren Euskal Agentzia sortuko.

HEZKUNTZA

Sistema propioa. Hezkuntzasistema publikoa, herritarra eta parte hartzailea nahi du. Euskal curriculuma garatuko du, eta euskara ardatz izango duen eredu bat ezarriko du. Euskal Lanbide heziketako legea egin eta Euskal Herriko Unibertsitate sistema propioa sustatuko du.

EKONOMIA

Zerga politika. Zerga politika berri, progresibo, justu eta solidarioago bat lortzeko, PFEZaren erreforma eta ondasun handien gaineko zerga ezarriko du.

INGURUMENA

Zerga ekologikoa. Zerga sistema ekologikoa ezarriko du, Lurzoru eta Hirigintza legeak aldatuko ditu eta aurrezpenean oinarritutako eredu energetikoa bultzatuko du.

KULTURA

Sorkuntza. Euskal Herriko sorkuntza eta adierazpen artistikoko goi mailako eskola sortuko du.

Ondarea. Ondare materiala eta inmateriala zaindu, ikertu eta ezagutaraziko ditu. Euskal Herriko Liburutegi Nazionala osatuko du.

OSASUN ARLOA

Sistemarenberrikuntza. Euskal sistemaren sakonki berrituta, Osalan Osasun sailaren barnean sartu etaeuskal Gizarte Segurantzaren berezko sistema sortuko du.

HIZKUNTZA

Euskara, ardatz. Hezkuntza eta irakaskuntza sistemak euskara jakitea berma dezan, murgiltze eredu bakarra abiaraziko du. EITB, unibertsitatea eta ikerketa euskararen normalizazioaren zerbitzuan jarriko ditu.

KANPO HARREMANAK

Bakea. Prozesuaren nazioarteko jarraipenean sakonduko du. Turismoa sustatzeko, Euskal Herriamarka sortuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.