Palestina

Hauteskundeak aurreratzeko eskatu dio PAEk Abbasi

Zilegitasuna lortzeko bide bakarra dela iritzi dio. Dena den, PANeko presidentearen larrialdiko gobernuari babesa eman dio.

2007ko ekainaren 21a
13:47
Entzun
PAE Palestina Askatzeko Erakundearen Batzorde Nagusiak Mahmud Abbas PANeko presidenteak hartu dituen azken erabakiak hartu ditu; finean, Hamasen aurka hartu ditu erabaki horiek Abbasek, Al Fata eta bien artean lehertu den borrokaren harira. Besteak beste, batasuneko gobernua bertan behera utzi eta Hamasik gabeko "larrialdiko gobernua" eratu du Zisjordanian, eta PANeko Legebiltzarra desegin du. Halaber, AEBei eta Israeli hurbiltze keinuak egin dizkie.



Horiek guztiak babestu ditu, beraz, PAEren Batzorde Nagusiak, baina, era berean, hauteskundeak aurreratu eta ahalik eta lasterren egiteko eskatu dio. PAEren iduriko, hori da Abbasek herritarrek emandako zilegiltasuna eskuratzeko modu bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.