"Sinadura uholdea behar du Euskal Herrian hurrengo hauteskundeak benetan demokratikoak izan daitezen", esan du Batasuneko buruzagi Jone Goirizelaiak Arantza Urkaregirekin batera hautes-elkarteen inguruan egin duen agerraldian. Datorren astean hasiko dute sinadura bilketa, eta asteartean jakinaraziko dute zein lekutan eta noiz jasoko dituzten herritarren izenpeak.
"Herri honek prozesuarekin eta erabakitzeko eskubidearekin duen konpromisoaren adierazpen ere izango da bilketa hori", erantsi du. Ildo horretatik, ezker abertzalea kanpoan uzten badute, hurrengo udal eta foru hauteskundeetan eratzen diren instituzioak ez direla demokratikoak izango ohartarazi du, eta, ondorioz, ez direla izango prozesuan aurrera egiteko modukoak.
Goirizelaiaren iduriko ezker abertzaleak egin beharreko guztia egin du hauteskundeetan egoteko, eta PSOE eta EAJ dira trabak jartzen ari direnak.
Politika
"Hauteskundeak demokratikoak izan daitezen" hautes-elkarteak eratzeko sinatzera deitu du Goirizelaiak
Ezker abertzalea kanpo uzten badute erakundeak ez direla egiaz demokratikoak izango eta ez dutela prozesuan aurrera egiteko balioko erantsi du. Asteartean jakinaraziko dute non eta noiz bilduko dituzten sinadurak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu