Elkarrik prentsaurrean azaldu duenez, beraien iritzian, hauteskundeak baino lehen, argi hitz egin beharko lukete alderdiek. Horretarako, gizarteak "argitasuna" eskatzeko elkarretaratzea egingo dute datorren larunbatean.
Alderdiek iritzi zehatza eman beharreko gaiak honakoak dira, elkarriren iritzian: giza eskubideak eta biktima guztiekin erabateko elkartasuna; aukera politiko guztiek parte hartzea; gizartearen erabaki gaitasuna eta galdeka eskubidea; aniztasunarekin izan beharreko konpromezua; eta Ipar Euskal Herriaren, Nafarroaren eta EAEren harreman eta kooperazio markua.
politika
Hauteskundeen aurretik iritzi zehatzak emateko eskatu die Elkarrik alderdiei
Elkarri-k bakegintzarako gako bezala ikusten ditu giza eskubideak, autodeterminazio eskubidea, aniztasuna, lurraldeen arteko kooperazioa eta alderdi guztien parte hartzea, eta horiei guztiei buruzko iritzi zehatzak emateko eskatu die alderdi politikoei. Iritzi horiek EAEko lehendakaria aukeratzeko hauteskundeak egin aurretik eman behar dituzte gainera, alderdiek, Elkarriren iritzian. Larunbatean elkarretaratzea egingo dute Bilbon, "argitasuna" eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu