«Behingoagatik» erabaki bat hartzeko eskatu dio Ezker Anitza alderdiko Mikel Aranak Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopezi. Izan ere, bi aukera baino ez ditu Lopezek, Aranaren arabera: hauteskundeak aurreratzea edo, aurreratu nahi ez baditu, ekonomia aurreikuspenak zein diren azaltzea, aurrekontuak osatu ahal izateko.
Gobernu kontseilua du asteartean Lopezen gobernuak, eta, Aranaren esanetan, oraindik ez dago aurreikuspenik Eusko Jaurlaritzaren ekonomia datuen inguruan. «Ziurtasunik gabeko egoera batean gaude, bai ekonomikoki eta baita instituzionalki ere». «Serio» jokatzeko esan dio Lopezi.
Hauteskundeen inguruan erabaki bat hartzeko eskatu dio Aranak Lopezi
Lehendakariak legealdia bukatzeko asmoa badu, Aranak dio ekonomia aurreikuspenak zein diren argitu behar duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu