EAE-Ko hauteskundeak

Hauteskundeetako emaitzak errespetatzeko eskatu dio Otegik Ibarretxeri

EAEko hauteskundeetako emaitzak errespetatzeko eskatu dio Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegik Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeri. Alderdien Legearen "arduradun politikoak" PP eta PSOE direla esan dio, baina ilegalizazioak gainditzeko "ekimen konkretuak" egin daitezkeela gaineratu du. Espainiako Gobernuak "epe motzean" baliogabetzeekin amaitzeko "borondaterik ez duela" ikusita, Alderdien Legearen kontra daudenek hartu behar dute iniziatiba, Batasunaren iritzian. "Borondatea ekintzekin ere neurtzen da", esan du.

2005eko martxoaren 29a
19:21
Entzun
"Irtenbideaz hitzegiten ari ginen garaian" hauteskundeak deitu izanagatik kritikatu egin du Ibarretxe, izan ere, bere iritzian, horrek ez du Euskal Herria "bake agertoki batetara gerturatu".

Bestalde, ETBk hauteskundeen harira antolatuko dituen eztabaidetan egoteko eskubide osoa du Batasunak Otegiren iritzian, eta hori Eusko Jaurlaritzaren borondatearen esku dagoela azpimarratu du, eta ez Espainiako Fiskal Nagusiaren esku.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.