Irailaren 12an ireki eta 17ko gauerdian itxi zen urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako hautagaitzak aurkezteko epea, eta guztira hogei alderdi politiko edo koaliziok eman dute izena. Horietako hamahiru EAEko hiru lurraldeetan lehiatuko dira, eta gainontzeko zazpiak haietako batean.
Araban 16 hautagaitza: EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, UPD, Ongi Etorri, UCE, Equo Berdeak Euskal Ekologistak, Ezker Anitza IU-LV, ATTKA, Aulki Zuriak, Ezker Batua-Berdeak, Egirako Batzarra, PUM+J, PYC eta PH.
Bizkaian 17: EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, UPD, UCE, Equo Berdeak Euskal Ekologistak, ATTKA, Aulki Zuriak, PF eta V, Ezker Batua-Berdeak, Euskal Komunistak, Hartos.org, PH, Ezker Anitza IU-LV, PUM+J eta P.O.S.I..
Gipuzkoan 13: EAJ, EH Bildu, PP, PSE-EE, UPD, Equo Berdeak-Euskal Ekologistak, ATTKA, Aulki Zuriak, Ezker Anitza IU-LV, UCE, PUM + J, Ezlker Batua-Berdeak eta PH.
2009ko bozetan denera hamahiru hautagaitza izan ziren.