Azken hamar urteetan, Juan Jose Ibarretxeren gidaritzapean, herritarren probetxurako ez ezer egitea leporatu dio Jaurlaritzari Patxi Lopez PSE-EEk idazkari nagusiak. El Correo egunkariak atzo plazaratutako elkarrizketan Lopezek dio hamar urte galdu direla gizartearen ehundura landu eta sendotzeko.
PSE-EE "urduri eta harro" sumatzen duela nabarmendu du, berriz, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak atzo Diario vasco?-k plazaratutako elkarrizketan. Ibarretxeren ustez, une honetan hauteskundeak baino ez daude PSEren eta Zapatero Espainiako presidentearen buruan, eta hortik datozkie urduritasuna eta harrokeria.
Ildo beretik erantzun dio Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak Lopezi (ikus bideoa): hauteskundeetarako lehiak PSE-EEko buruzagiari errealitatea ikustea eragozten diola adierazi zuen atzo Araba Euskaraz-en egindako adierazpenetan, eta errealitateak adierazten duela EAEko garapen eta bizi maila munduko onenenetakoa dela. Azken hamar urteetako lorpenen artean kokatu zuen Azkaratek hori.
Politika
Hauteskundeetan bakarrik pentsatzen duela erantzun diote Lopezi Jaurlaritzatik
Ibarretxe lehendakariak "urduritasun handia eta harrokeria" sumatzen ditu PSE-EEn. Azkarate bozeramaileak uste du EAEko sozialisten idazkari nagusiak hauteskundeak bakarrik dituela buruan, eta horrek ez diola azken hamar urteetako garapena ikusten uzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu