espainiako hauteskundeak

Hauteskundeetan Ezker Batuaren marka Madrazoren ildokoek izango dute

Hauteskunde Batzordeak eta Bilboko Epaitegiak hartu dute erabakia, Jose Navasek esan duenez. Aranaren ildoak IU Los Verdes-Ezker Anitza bezala aurkeztu nahi du.

2011ko urriaren 13a
19:40
Entzun

Javier Madrazoren ildokoek izango dute Ezker Batuaren marka azaroaren 20ko Espainiako bozetan, Hauteskunde Batzordeak hala erabakita. Jose Navas aipatutako ildoko bozeramaileak esan du "zilegitasun juridikoa" daukatela horrela. Batzordearen ebazpena eta Bilboko Epaitegiaren auto bat erakutsi ditu Navasek, egiaztagarri modura.

Mikel Arana eusko legebiltzarkidearena da koalizioko beste ildoa. Epaitegiko autoak dio bi parteen arteko auzia dela-eta izandako ahozko saiora ez zela agertu Arana, eta honek orain arte egindakoa baliogabetu egin du.

Madrazoen ildokoen arabera, Arana orain EBk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea baino ez da.

Aranaren ildoak IU Los Verdes-Ezker Anitza bezala aurkeztu nahi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.