Frantziako presidentziaren inguruko iturriek jakinarazi dutenez, Raffarinen gobernu berria nork osatzen duten bihar jakingo da, eta ostiralean egingo dute ministro berrien lehen batzarra.
Frantziako Gobernuan aldaketa handiak izango direla espero da, eta aipatutako iturriek aurreratu dutenez, "bizitza publikoan benetako esperientzia" duten pertsonek osatuko dute.
Igandeko hauteskundeetan ezkerreko oposizioak botoen %50 baino gehiago jaso zuen, Chiracen UMP eskuineko alderdiak eta UDF zentrokoak elkarrekin baino 13 puntu gehiago.
Frantzia
Hauteskundeetan zigorra jaso arren, Raffarin lehen ministroa karguan mantentzea erabaki du Chirac presidenteak
Frantziako eskualde eta kantonamendu hauteskundeetan zigor garbia jaso du Jean-Pierre Raffarin Frantziako lehen ministro eskuindarraren Gobernuak, baina, hala ere, Raffarin karguan mantentzea erabaki du Jacques Chirac presidenteak. Raffarinek Gobernuaren dimisioa aurkeztu du goizean. Chiracek dimisio hori onartu du, baina, era berean, Raffarin izendatu du berriro lehen ministro eta gobernu berria osatzeko agindu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu