Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde Pumpidok Espainiako RNE irratian egin dituen adierazpenetan esan duenez, "mila biktima eragin dituen terrorismoa kondenatzera ezin daiteke ukatu edozein pertsona zintzo".
Aukera Guztiak hautesle elkartea ikertzen ari direla esan du, eta badituztela zantzuak zerrenda hori "Batasunaren tapakia izan daitekeela diotenak".
Azaldu du, Alderdien Legean "ezinbesteko datua dela zerrendak indarkeriaren alde edo kontra dauden jakitea". Horregatik esan du, "zalantzak daudenean", zerrenda osatzen dutenek beraiek "zalantza horiek baztertzea" dela egokiena. "ETAren diziplinapean ez daudela frogatzeko, aurkezten den zerrendak terrorismoa eta indarkeria gaitzestea da errazena".
Aukera Guztiak zerrendako kideek "gatazkaren inguruan adierazpen generikoak egiten jarraitzen badute, baina terrorismoa gaitzestera ukatzen badira, ziur edukiko dugu terroristak ordezkatzen dituztela", gaineratu du.
"Eskubide urraketa guztien kontra"
Conde Pumpidoren adierazpenei erantzunez, Marije Rodriguez de Lera Aukera Guztiak-en bozeramaileak adierazi du eskubide urraketa guztien aurka dagoela engaiatuta beren hautesle elkartea. "Herritarren eskubide zibil eta politikoen aurka egiten duen guztiaren kontra gaude, eta, halaber, pertsona guztien eskubide zibil eta politikoekin gaude konprometituta", adierazi du.
EAE-ko hauteskundeak
Hauteskundeetara aurkezteko Aukera Guztiak-ek ETA gaitzetsi beharko duela esan du Espainiako Fiskaltzak
Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde Pumpidok baldintza zehatza jarri dio Aukera Guztiak hautesle elkarteari apirilaren 17ko EAEko hauteskundeetara aurkezteko: ETAren indarkeria gaitzestea. Conde Pumpidoren arabera, ekimen horrek horixe du biderik "errazena" Batasunarekin loturarik ez duela argitzeko. Izan ere, hautesle elkartea Batasunaren "estalkia" dela adierazten duen zantzuak dituztela nabarmendu du Espainiako fiskal nagusiak. Marije Rodriguez de Lera Aukera Guztiak-en bozeramaileak erantzun dio beren elkartea "eskubide zibil eta politiko guztien" urratzearen kontra dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu