Politika

Hautesle erroldarekiko desobedientzia aldarrikatu dute bi lagunek

Igandean, Europako Parlamenturako hauteskundeetan, hautes mahaietan egotea dagokie Carlos Zulaikari eta Antonio Escalanteri. Bertara ez joatea erabaki dute, hautesle erroldan egotearen "inposizioa" salatzeko.

Zulaika eta Escalante Gasteizen, gaur. JUANAN RUIZ, ARP
2014ko maiatzaren 21a
07:51
Entzun

Ez daude ados hauteskunde sistemarekin, ezta hautesle erroldetan derrigorrean egotearekin edo lau urtetik behin botoa ematearekin. Horregatik, hauteskunde mahaira ez joatea erabaki dute, erabakia jendarteratuz. "Desobedientzia era hau betebehar baten aurkako baliabide egokia izatea nahi dugu, eta ekintza honen bidez, gaur egungo gobernu sistema bat eta politika ulertzeko modu bat kolokan jartzea, egungo politikan herritarron beharrek eta ametsek garrantzirik ez baitute, eta noizean behin boto emaileak baino ez baikara".

Hautesleen erroldan egotea aukerazkoa izatea nahi dute Zulaikak eta Escalantek. "Norberak, izena nahita emanda, bozka emateko eskubidea izango luke, hala nahi izanez gero".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.