Honela irakurri du Ardanzak: "Gure ustez, elkarrizketa, erakundeen jardunak eta jardun politikoak ez dira legetik at jarri behar, ez eta delitu gisa hartuak izan ere, haiek guztien konponbideak lortu nahi dituztelako, gatazketarako. Modu horretara, politikaren eginkizunik prestuena erreibindikatu nahi dugu, bera delako bidea gure gizarteko elkarbizitza bermatzeko".
Era berean, bakearekin eta politikaren jardunarekin "konpromiso garbia" erakutsi nahi izan dute, "Euskadin elkarbizitzaren normalkuntza lortzeko" bide demokratikoa dela iritzita.
Politika
Hautetsiak auzitara eman izana salatu dute EAJko, EAko eta EBko hainbat ordezkarik
Gernikako Juntetxean EAJko, EAko eta EBko 700 bat hautetsi bildu dira, azkenaldian gertatu diren hautetsien auzipetzeak salatzeko. "Politika eta Justizia" bereizteko eskatu dute han bildutakoek, Karlos Garaikoetxea eta Jose Antonio Ardanza Jaurlaritzako lehendakari ohien ahotik. Biek irakurritako oharrean esaten denez, "politikaren eginkizun hori bete behar da askatasunez, beldurrik izan barik politika takan-takan bide judizialera eroango denik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu