Hazketako hondakindegia segurtatzeko eskatu dute hazpandarrek

Urtebetean hiru larrialdi ukan ditu; herritarrek egin izan dituzte larrialdi deiak, ez arduradunek

Aitor Renteria.
Baiona
2012ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Hazparneko Hazketa hondakindegian (Lapurdi) sute bat egon ondoren, herritarrek haserrea adierazi eta segurtasun neurriak zorrozteko eskatu dute. Hazketa elkarteak eta CADEk nabarmendu dute urtebeteko epean hiru larrialdi pairatu dituela hondakindegiak. Hiru kasuetan, herritarrek berek egin zuten larrialdi deia, hondakindegiko arduradunek ez zutelako deus nabaritu. Azken sutea maiatzaren 29an gertatu zen. Hazketan hondakinak lurperatzeko epea 2014.urtean bukatuko, da eta urtero 72.000 tona lurperatzen dituzte bertan.

Jardunean dagoen bitartean segurtasun neurriak indartzeko eskatzen dute herritarrek. Bertzeak bertze, bideo zaindaritza sistema plantan ezartzeko eskatzen dute, bigarren biometano erregailua jartzeko eta, azken hondakinak eraman aitzin, horien bereizketa egiteko.

Hondakinen irakurgarritasuna bermatzea galdegin dute, sartzen diren kamioiak gehiago kontrolatuz horretarako. Azken hondakinak balira, metanizaziorik ez litzatekeela gertatuko nabarmendu zuen Miren Amestoi Hazketa taldeko kideak. Eskariak aintzat hartzen ez badituzte, hondakindegiko jarduna trabatzeko prest daudela jakinarazi dute Hazketako kideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.