Politika

Hazkunde ekonomiko argiaren aldeko apustua egin dute Urkulluk eta Roussetek

EAEko lehendakaria eta Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidenteak Hendaian aurkeztu dute 2014-2020 Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Plan Estrategikoa.

Gaur goizeko agerraldia. JON BERNARDEZ, LEHENDAKARITZA
2014ko abenduaren 19a
10:34
Entzun

"Ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako ekonomia bultzatuko dugu, lehiakorra izango dena eta lanpostuak sortuko dituena", nabarmendu du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Alain Rousset Eskualde Kontseiluko presidentearekin batera egindako agerraldian. Urkulluren esanetan, bide horretan lehen pausoa litzateke abiadura handiko trenbide sarea lehenbailehen amaitzea.

Bi buruzagiek azaldu dutenez plan estrategikoaren helburua litzateke euroeskualdeari tresnak eskaintzea EBren elkarlanerako funtsaren laguntza lortuko luketen proiektuak aurkezteko.

Lehendakariak azaldu duenez, ekonomia "buruargia, iraunkorra eta barneratzailea" bultzatzea da elkarlanaren xedea, bi eskualdeen artean "mugikortasun iraunkorra" bermatuko duena. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.