Hazparneko ikastolako haur bat hil da Zarautzen istripuz, ikas bidaian

Bart goizaldean izan da ezbeharra; Ertzaintzak agertu duenez, laugarren pisutik erori da. "Doluminik sentikorrena eta sustengua" adierazi dio Seaskak familiari.

2008ko ekainaren 25a
19:06
Entzun
8 urteko E.A., Heletakoa (Nafarroa Beherea), hil da bart Zarautzen (Gipuzkoa) ikastolako kideekin txangoan zela. Hazparneko (Lapurdi) ikastolako ikaslea zen mutikoa, eta Seaska Iparraldeko Ikastolen Elkarteak eman du istripuaren berri ohar baten bidez. Goizeko hirurak aldera izan da ezbeharra.

Hala ere, istripuaren inguruko zehaztasunik ez du agertu Seaskak oharrean. Ertzaintzak, ordea, mutikoa laugarren pisutik erori dela azaldu du. Erortzean larri zauritu da, eta erietxean hil da.

"Doluminik sentikorrena eta sustengu guztia" adierazi dio Seaskak mutikoaren familiari. Txangoan ziren haurrak dagoeneko itzuli dira Hazparnera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.