Bozen %50ak baino gehiago lorturik, lehen itzulitik lortu du kontseilari aulkia Benat Intxauspek (Forces 64). Hori dela eta duela sei urte hartu zuen aulkia mantenduko du. EH Bai zerrendaburu den Juliette Bergouignan da bigarren atera, bozen %31, 44ak lortuz. Emaitza onak lorturik, "oso pozik" agertu da Bergouignan eta bozkazale eta laguntzaile guztiak eskertu ditu. Bigarren itzulirik ez da izanen beraz Hazparnen, heldu den igandean.
Kantonamenduetako hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Hazparnen, lehen itzulitik hartzen du kontseilari aulkia Intxauspek
Bozen %50 baino gehiago lortu du Forces 64ko hautagaiak, eta duela sei urte hartu zuen aulkia mantenduko du. EH Bai zerrendaburu den Juliette Bergouignan da bigarren atera, eta oso pozik agertu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu