Legez kanporatzeak

HB, EH eta Batasunari ia bi milioi euroko balioa duten ondasunak kendu dizkie Gorenak

Legez kanporatzeen likidazioa bukatutzat eman du Espainiako Auzitegi Gorenak. Ondasun horiek "interes sozialeko edo humanitarioko jarduetara" bideratuko dira.

2008ko abenduaren 1a
15:57
Entzun
Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko Salak eman du bukatutzat Herri Batasuna (HB), Euskal Herritarrok (EH) eta Batasuna alderdi politikoak legez kanpo uztea erabaki zueneko epaia dela-eta haien ondasunen likidazioa, eta denera 1.947.166,8 euroko balioa duten ondasunak kendu dizkie. Hori, Espainiako Alderdien Legeko 12.c artikuluak dioena betez, "interes sozialeko edo humanitarioko jarduetara" bideratuko da.

1.881.571,57 euro Kutxa Gipuzkoako aurrezki kutxara bideratuko dituzte, Gorenaren gaurko autoak esaten duenez, eta 65.050,41 euro BBK Bizkaikora. HBren ondasunak dira horiek.

Espainiako Estatuak 544,82 euro jasoko ditu, EHren ondasunetatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.